Kurtsoa amaitu da eta urtero bezala ikasle eta irakasle aunitzekin partekatu ditugu orduak, hots, Iruñerriako 107 ikastetxek parte hartu dute orain dela 23 urte hasi ginen Irakurketa Sustapen Programarekin.
Kurtso honetan oso lan haundia egin dugu: 100 aholku bilera baino gehiago irakasleekin; adin guztientzako 200 ahozko kontaera saio baino gehiago (bai haur hezkuntzako ikasleekin, bai gure lokalean); eta 130 saio baino gehiago haur ipuin idazleekin.
Poztasun handiarekin geratu gara egin dugun lanarekin eta zerbait gehiago ikasi dugula ziurtatu dezakegu. Datorren ikastaroan gehiago egon dadila espero dugu.
Tenemos la satisfacción de haber hecho un buen trabajo y de haber aprendido un poquito más. El curso que viene, confiamos en que haya más y mejor.
¡Feliz verano!