Noticias | Sin categoría @eu | OPOR ZORIONTSUAK

OPOR ZORIONTSUAK

Beste kurtso bat amaitzen da eta pozik sentitzen gara Nafarroako 13 udalerrietako liburutegi, ludoteka eta eskoletan egin ditugun 536 jarduerekin. Irakasleekin aholku bilerak, gurasoekin hitzaldiak, aho kontaketa saioak eta autoreekin eta ilustratzaileekin topaketak egin ditugu. Narrazioaren, haur eta gazte literaturaren (idatzitako testua eta ilustrazioa) eta HGLn adituak diren bitartekarietaz disfrutatu dugu. Guztira, parte hartu dute 18.000 ikasle, irakasle eta guraso. Martxan jarri dugu helduentzako narrazio saio programazio txiki bat “La Antigua Farmacia” tabernan; datorren urtean finkatuko duguna. Primeran pasatu dugu eta badakigu Programan parte hartu dutenek berdina sentitzen dutela. Soilik uda bero honetan indarrak hartzea geratzen zaigu datorren kurtsorako, ilusioz itxoiten duguna.

This entry was posted in Sin categoría. Bookmark the permalink.