JARDUERAK | Irakurketa sustapena | AHOZKO NARRAZIO SAIOAK

AHOZKO NARRAZIO SAIOAK

Adin guztietarako ahozko narrazio saioak antolatzen ditugu eskoletan, liburutegietan, kultur etxeetan, elkarteetan, eta abar.

 

Ez zaitez kezkatu zure adinagatik eta goza ezazu istorio zoragarriak entzuten. Murgildu zaitez ipuinetan eta barre, negar, dar-dar, hasperen egin. Askatu zure zentzumenak eta hegan egin beste mundu bateraino garraiatuz. Eta, zergatik ez? Barnera itzazu entzundako istorio guzti horiek eta edozeini kontatu; modu honetan, herriz-herri eta ahoz-aho bidaiatzen daramaten guzti hauek, bere bidea egiten jarraituko dute.

 

GAZTEENTZAKO NARRAZIOA SAIOA

YOSHI HIOKI

Betidanik gizakiak buruan izan dituen kezkak azaltzeko, kultur eta jatorri ezberdinetako ipuinak. Adierazkortasun handia duen eta adinera egokitzen den saioa.

Olerki dastapena: gazteak eta helduak

ITZIAR MUEZ

Olerki dastapen menua: “Híncale el diente a la poesía”. Zapore guztietako olerki zoragarriak: gosegarri eta hasierakoak, haragi eta arrainak, azkenburuko eta likoreak, euren irudi eta musika goarnizio eta edergarriekin.

Umeentzako narrazio saioa

ALAITZ BENGOETXEA

Belaunaldiz belaunaldi kontatutako ipuin eta kontakizun herrikoiak, eta gaur egunekoak. Gozatzeko ipuinak, barre egiteko edo pentsatzeko, asmatzeko, amaiera polit edo harrigarriekin, lagunei edo etxean berriro kontatzeko; hau da, partekatzeko ipuinak

Inés Bengoa en fira

Helduentzako narrazio saioa

INÉS BENGOA FIRAN

Guraso eta irakasleek, ume eta gazteek bezain ondo, edo hobeto, pasatzen dute narrazio saioetan. Ahozko narrazioaren jatorri eta estilo ezberdinetako profesionalak bisitatzen gaituzte urtero.