Izaskun Mujika Donostian jaio eta gaur egun Ihabarren bizi da. Aktore, narratzaile eta dramatizazio irakaslea. Nafarroako Antzerki Eskolan egin zituen Arte Dramatikoko ikasketak eta bere ikaskuntza, interpretazio, antzerki pedagogia, clown edo maskara kurtsoekin osatzen du.
Gaztelaniaz eta euskaraz kontatzen ditu ipuinak, 3 urtetik gorako haurrentzat. Bere errepertorioan ipuin tradizionala, autore ipuina, fabula eta elezaharra tartekatzea gustatzen zaio. Irakurritako edo entzundako kondairak, beti ere bere erara egokituak. Bizirik dirauten istorioak, kontatu heinean aldatzen doazenak publikoarekin duen hartu emanaren ondorioz. Objektu txikiak, gorputz adierazpena, ahots jolasak, erabiltzen ditu
kontatzerakoan, batez ere txikienekin.
Bere errepertorian dauden zenbait ipuin:
3 urtetik 5era:
- Renataren tantak (Rafael Ordoñez, alfagüara argitaletxea)
- Kokoriko (Marisa Núñez, OQO argitaletxea)
- Gatza eta azukrea (Ivan Prieto, OQO argitaletxea)
6 urtetik 10era:
- Ogro lumaduna (Ipuin tradizionala)
- Baba magikoak
- Adats luzedun printzesa (Annemarie van Haeringen)
11 urtetik aurrera:
- Urrezko orrazea (Euskal kondaira)
- Mari Muxu (Miren Agur Meabe, Elkar argitaletxea)
- Jack eta heriotza (Tim Bowley)
- Bele Handiaren lehenengo maitasuna (Kokinos Argitaletxea)