Noticias | Sin categoría @eu | Uda zoriontsua!

Uda zoriontsua!

Ikasturtea amaitu da eta irakurketa sustatzeko ia jarduera guztiak egin ahal izan ditugu ikastetxeetan, arazorik gabe. Inoiz baino harrera eta balorazio hobea egin digute, eta irakasle-taldeek eskertu egin dute udalek jarduera horiei eusteko egin duten apustua; eskolatik kanpo egin diren bakanetakoak izan baitira. Irakurri, entzun, kontatu, marraztu… egin dugu, azken batean, adin guztietako ikasleengana hurbildu dugu literatura, eta gozatu egin dute testu idatzi eta ilustratuen egile eta ahozko narratzaile bikainetaz, amets egitera gonbidatu baitituzte, urteko gai bakarretik pixka bat aldenduz. Uda zoriontsua eta zoriontsuak eta merezitako oporrak. Irailean ikusiko dugu elkar.

This entry was posted in Sin categoría. Bookmark the permalink.