Ezagutu gaitzazu
Mari Cruz Aquerreta
Kazetaria formazioz, gogoratzen dudanetik beti gustatu zait liburu bat eskuetan edukitzea baita irakurtzea gustuko dutenekin irakurketa gomendioak partekatzea.
Ia hogeita hamar urte daramatzat irakurketa sustatzeko lanean ikasten, eta egunero idatzizko, ahozko eta irudizko literaturaren sortzaileak entzuteaz gozatzen. Beraiek dira ipuin-kontalari izatera bultzatu nautenak, behin entzun edo irakurritako istorioek nire burutik alde egiteari uko egiten diotenean.
Zorionekoak lana eta zaletasuna uztartzen dugunok.
Inés Bengoa
Idazteko kazetaritzan trebatu nintzen; espresio, keinu eta ahozkotasunerako, antzerkigintzan.
Hortaz, asko irakurri eta entzun ondoren publiko guztietarako zuzeneko istorioak kontatzen aritu naiz azken urteotan. 2022tik FIRA taldeko partaidea naiz bidean topatzen dudan oro literaturaren ibilbidean laguntzeko irrikarekin.