Ikasgelan topaketak egiteko
Gomendioen dekalogoa
1. Ikasleak prestatu burutuko den jarduerarako.
Topaketa idazle/irudigile batekin egiten bada, beharrezkoa da gutxienez bere liburu bat irakurri izana. Topaketa ahozko narratzaile batekin bada, hitz egin ikaslegoarekin profesionalari buruz. Aurreko jarduerak egiteak (ongietorri kartela, profesionalari buruzko ikerketak interneten, bideoak ikusi, testuak idatzi...) ikasleak prestatzen ditu eta topaketa aberasten du.
2. Ikasleen inguruko informazio berezia profesionalari jakinarazi.
Ikasgelan egoera edo behar bereziren bat duten ikasleak egonez gero, informazio hori bisitariari ematea gomendatzen dugu kontutan har dezan.
3. Puntualtasuna
Jarduera hitzartutako orduan hastea komeni da hobeto disfrutatzeko. Profesionalak topaketa bat baino gehiago egiten du goiz berean eta horrela ordutegiak errespetatu ahalko ditu.
4. Gela topaketarako prestatu, profesionala heldu baino lehen.
- Leku atsegin bat aukeratu, ez oso handia, ispilurik gabekoa...
- Ikasle guztientzako aulkiak jarri (Haur Hezkuntzakoentzat izan ezik).
- Ura jarri hizlariarentzat.
5. Ikaslegoaren sarrera-irteerak saihestu.
Topaketa baino lehen txikiak komunera eramateak distrazio asko saihesten ditu.
6. Irakaslegoaren sarrera-irteerak saihestu.
Garrantzitsua da irakasleak bere burua antolatzea saio osoan egon ahal izateko, sarrera-irteerak saihestuz. Horrez gain, irakasgaia ematen duten irakasleak bertan daudela ziurtatzen badugu, ikasleak motibatuko dituzte eta topaketa ondoren lan egiteko aukera izango dute.
7. Profesionalaren irudi eskubideak zaindu.
Argazkiak egitearekin ez dago arazorik, normalean, baina profesionalaren baimenik gabeko bideoak egitea saihestu.
8. Jardueraz gozatu.
9. Profesionalaz gozatu.
10. Egindako lanarekin disfrutatu.

