Irakurketa klubak
Esamesek diotenez Haur eta Gazte Literatura arte xehea da.
Izan ere, Haur eta Gazte Literatura haurrek eta gazteek ere irakur dezaketen -eta irakurtzea hautatzen duten- literatura da, liburu on batek dituen osagai guztiak galdu gabe.
Gure Irakurketa Klubak kontu handiz hautatutako Haur eta Gazte Literaturaren inguruko irakurketa berriak partekatzeko, partaideen gustu eta lehentasunei buruz hitz egiteko eta liburuaren alderdi ezberdinetan sakontzeko lekua da.