Abere ba - Itziar Aranburu (PAMIELA, 2020) · FIRA

Badakizu zer den palindromo bat? Eskuinetik ezkerrera eta ezkerretik eskuinera berdin irakurtzen den hitza, esaldia edo testua. “Piztegi” honek hitz berriak ikasteko eta hitzekin jolasteko aukera ematen digu, hori bai, kasu palindromo bakoitzean agertzen diren piztien ilustrazio ederrekin. Bilatu ezazu zer ilustrazio duten ondorengo palindromoek: Arra harra, Ale karrakela, oilo olio, zerri min emirrez. Gehiago jakin nahi baduzu www.abereba.eus bisitatu.

  • Idazlea: Itziar Aranburu
  • Irudigilea: Jon Ander García
  • Generoa: Poesia
  • Adina: 12-13
  • Argitaletxea: PAMIELA
  • Edizio urtea: 2020
  • Orrialdeak: 220
  • Hizkuntza: Euskera
Abere ba