Alto! Asto gainetikan salto. Qué gente? Asto gainean tente. Halakoak ziren ene amonarenak. - "Amona, horiek denak jaso behar ditugu paper eta arkatzez!"- Artean mutiko nintzen. Itzali zen amona eta berarekin eraman altxor guztia. Hitz jolasetan zurtz gelditu nintzen. Baina heldu zaizkigu niretzat ahotan galdu zirenak, heldu hitzak umeetan ustatzen zitzaigun moduan, jolasean, saltari, kantari, tinta izerditurik, luma eder baten atzetik. Heldu da tradizioa, heldu da berriturik. Heldu da tradizioa baina ez bakarrik, etorkizuna dakar eskutik bizibizirik. Jolastea maite baduzu: gurasoek umeak eskutik, edo eta umeek gurasoak eskutik…
- Idazlea: Anjel Lertxundi
- Irudigilea: Antton Olariaga
- Generoa: Narratiba
- Adina: 4-5
- Argitaletxea: ELKAR
- Edizio urtea: 2005
- Orrialdeak: 186
- Hizkuntza: Euskera


