Altzeak gauero ipuin bat kontatzen zion bere familiari baina, gau batean, ez zitzaion ipuin berririk burura etorri. Zergatik ez diguzu ipuin bat irakurtzen? –iradoki zion altze andreak. Eta ipuin-liburu baten bila abiatu zen. Basoko biztanleen artean liburuak ez dira ugariak, hortaz, herriko liburutegira joatea erabaki zuen. Eta, gertatu ohi den moduan, liburutegia deskubritu zuen momentutik bere bizitza eta basoko lagun guztiena betirako aldatu zen. Liburuzain guztiei eskainitako istorio xarmagarria irudi zoragarriz lagunduta.
- Idazlea: Inga Moore
- Irudigilea: Inga Moore
- Generoa: Album ilustratua
- Gaia: Ipuinak
- Beste gaia: Irakurketa sustapena
- Adina: 6-7
- Argitaletxea: IBAIZABAL
- Edizio urtea: 2021
- Orrialdeak: 48
- Hizkuntza: Euskera


