Amaiur - Amaia Elizagoien Varela (GAZTELU ELKARTEA, 2022) · FIRA

Aurten Amaiurko gazteluaren erorketaren 500. urteurrena ospatzen da (1522-2022). Hori dela eta, Amaiur Gaztelu Elkarteak argitaratu berri du Amaia Elizagoienek idatzi eta Begoña Durrutyk irudiztatu duten ipuin ederra. Iragana eta oraina lotzen duten istorio honetan, hitzen eta irudien bitartez, antzinako Nafarroa nolakoa izan zitekeen irudikatu, behin batean Amaiurren gaztelua izan zela gogoratu eta ezbeharren aurrean nola jokatu iradokitzen digun irakurgai polita duzue hau.

  • Idazlea: Amaia Elizagoien Varela
  • Irudigilea: Begoña Durruty Sukilbide
  • Generoa: Album ilustratua
  • Adina: 8-9
  • Argitaletxea: GAZTELU ELKARTEA
  • Edizio urtea: 2022
  • Orrialdeak: 40
  • Hizkuntza: Euskera
Amaiur