Amazonas - Sangma Francis (TTARTTALO, 2021) · FIRA

Inori ez zaio Amazonas hitza arrotza egiten. Denok dakigu munduko oihanik handiena izateaz gain, ibairik luzeena eta jariotsuena hartzen duela barnean. Baina, horretaz gain, ezer gutxi gehiago dakigu honen inguruan. Liburu hau Amazonas gertuagotik ezagutzeko aukera aparta da, zenbait atalez osatua baitago: ibaiaren izaera, ezaugarriak eta garrantzia; ibaiertzeko bizidunak; oihan tropikaleko jendea (antzinako zibilizazioetatik gaur egun arte) eta ibaia bizibide bezala. Amazonas bertako bizidunentzat garrantzitsua da, jakina, baita planetaren biziraupenerako ere.

  • Idazlea: Sangma Francis
  • Irudigilea: Rômolo D´Hipólito
  • Generoa: Album ilustratua
  • Gaia: Zientifikoa
  • Beste gaia: Natura
  • Adina: 10-11
  • Argitaletxea: TTARTTALO
  • Edizio urtea: 2021
  • Orrialdeak: 70
  • Hizkuntza: Euskera
Amazonas