Animalien gaua - René Mettler (TTARTTALO, 2020) · FIRA

Ilunabarrenetik egunsentiraino zuhaitz eta sasien artean ezkutatzen dira animalia anitz. Txikiak, handiak, haragijaleak edo belarjaleak, guzti-guztiak bizimodu sekretuan bizi dira; behintzat orain arte. Album irudiztatu honekin gure herrialdean bizi diren hainbat animalien izen eta bizimoduak ezagutzeko aukera izango dugu. Tamaina handiko ilustrazioak orrialde batean eta azalpenak bestean agertzen zaizkigu, eta guzti hauen izenak euskaraz ezagutuko ditugu: arkanbela, lepazuria,azkonarra edo ipurtatsa. Liburuaren amaieran 40 espezie ezberdinen irudiak eta haien deskribapenak erakutsiko dizkigu hurbil-hurbiletatik guzti hauek ezagutzeko aukera emanez.

  • Idazlea: René Mettler
  • Irudigilea: René Mettler
  • Generoa: Album ilustratua
  • Gaia: Natura
  • Adina: 8-9
  • Argitaletxea: TTARTTALO
  • Edizio urtea: 2020
  • Orrialdeak: 45
  • Hizkuntza: Euskera
Animalien gaua