Aralar. Mundua leku den lurra - Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel (EREIN, 2020) · FIRA

Aralar. Mundua leku den lurra

Mendizale orok badaki zein den mendian ibiltzearen sentsazioa. Sentsazioa baino sentsazioak, asko dira eta. Ikusi, entzun, usaindu, ukitu eta sentitzen dugunari izena jartzea zaila izaten da gehienetan, baina nonbait irakurriz gero hitz horietan harrapatuta gelditu gaitezke deskribatzen duena gure zirrararen isla delako. Liburu honek hori bera lortzen du, naturaren maitalearen unibertsoa bete betean atzematen du. Egia esan, hortik haratago doa, Aralar mendizerran murgiltzea lortzen du izadiaren erraiak argitara, lau haizetara zabalduz, hitz basati, gordin eta garbiak erabilita, hitza bera natura bihurtuta. Aralar, mundua leku den lurra bada, liburu hau natura hitza bihurtzen den lekua da.

  • Idazlea: Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel
  • Irudigilea: Iban Toledo (Argazkiak)
  • Generoa: Album ilustratua
  • Gaia: Natura
  • Adina: 14-15
  • Argitaletxea: EREIN
  • Edizio urtea: 2020
  • Orrialdeak: 50
  • Hizkuntza: Euskera
Aralar. Mundua leku den lurra