Ttarttalok argitaratu berri duen bilduma honetan lau titulu ezberdin topa ditzakegu: Untxiaren alegia, Hartzak, Arbi erraldoia eta Elefanteak. Atzeko azalean azaltzen duen bezala, irakurle hasiberriari zuzendutako liburuak dira hauek eta zailtasunaren arabera sailkatuta daude 1etik 4ra. Hartzak eta Elefanteak liburuek animalia hauen bizimodua eta ezaugarriak azaltzen dituzte, testu gutxi eta marrazki askorekin. Beste biak, Untxiaren alegia eta Arbi erraldoia, berriz, ipuinak dira, marrazkiz ondo apainduta eta zinez dibertigarriak. Bilduma osoa ongi dago baina, batekin geratu beharko banu Arbi erraldoia da nire gustukoena, jakina. Alexei Tolstoy-ren istorioan oinarritutako bertsio honetan, beste ñabardura batzuk proposatzen dira, ipuin klasiko hau oraindik dibertigarriagoa eginez.
- Idazlea: Alexei Tolstoi istorio batean oinarritua
- Irudigilea: Georgien Overwater
- Generoa: Album ilustratua
- Gaia: Ipuinak
- Adina: 6-7
- Argitaletxea: TTARTTALO
- Edizio urtea: 2014
- Orrialdeak: 47
- Hizkuntza: Euskera


