1964. urtean, “The Giving Tree” izenburuarekin argitaratu zen liburu hau lehenengo aldiz Estatu Batuetan. Egilea: ilustratzailea, olerkaria, musikaria, gidoigilea eta kantautorea istorio erraza kontatzen du, nire ustetan, baldintzarik gabeko amodioari buruz. Protagonistak, lagunak dira: arbola bat eta ume bat. Esaldi motz eta errazekin, eta txuri eta beltzean egindako marrazkiekin ikus ditzazkegu bi lagun hauen bizitzak, euren adierazpenak; eta batez ere nola arbolak beti umearen zoriontasuna bermatzen duen. Azken finean: umeak arbola maite al du? Norberak erantzun hau eta beste asko aurkituko ditu liburu hau irakurtzerakoan.
- Idazlea: Shel Silverstein
- Irudigilea: Shel Silverstein
- Generoa: Album ilustratua
- Gaia: Garapen pertsonala
- Adina: 8-9
- Argitaletxea: PAMIELA
- Edizio urtea: 2015
- Orrialdeak: 64
- Hizkuntza: Euskera


