Artistak gara gu - María José Floriano (PAMIELA, 2022) · FIRA

El Gallinero Madrilgo txaboladian bizi diren neska-mutilek ere euren ametsak dauzkate. Ingurua zikina eta arriskutsua izan arren munduan dauden argi-izpien bila dabiltza beste edonor bezala. Egoera zailenetan bizitzea tokatu zaie eta, horregatik, zirkuko artistek bezala akrobazia asko egin beharko dituzte eguneroko bizitza aurrera ateratzeko. Errealitate latza aurkezten digun liburua irudi samur, koloredun eta itxaropenez betea agertzen zaigu.

  • Idazlea: María José Floriano
  • Irudigilea: Federico Delicado
  • Generoa: Album ilustratua
  • Gaia: Soziala
  • Adina: 8-9
  • Argitaletxea: PAMIELA
  • Edizio urtea: 2022
  • Orrialdeak: 40
  • Hizkuntza: Euskera
Artistak gara gu