Arturo eta Klementina - Adela Turín (PAMIELA, 2013) · FIRA

Adela Turín, arte historialaria eta idazlea, 70. hamarkadan Orain dela «Dalla parte delle bambine» izeneko bilduma argitaratu zuen Italian irakurle gazteenei ezagutzera emateko giza historian emakumearen egoera latza gizonarekiko, eta estereotipo sexistak apurtzen saiatuz. Hauxe da Arrosa eta leuna eta Arturo eta Klementina album irudidun bi hauetan bidali nahi den mezua. Lehenengo ipuinean Paskualina elefantetxo emeak, bere familia eta elefante-taldearen aurka jaikitzen da lorategiko eguerdi-lili eta peoniak jateari uzten dionean. Hau egitean, bere azal arrosa eta leuna gris kolorekoa eta zimurra bihurtzen da, elefantetxo arrena bezalakoa. Arturo eta Klementina bada gai bera uztartzen duen beste ipuin bat. Oraingoan, Arturok, bere emaztea Klementinak dituen hainbat arteetan hezteko desioak zapuztuko ditu. Klementinaren margotzen edota musika ikasteko nahia Arturok koadro edo gramofono bat oparituz moztuko du. Baina azkenean, Klementinari oskol gainean eramaten dituen opari guzti hauek pisuaz gain ez diote ezer ematen. Bai Paskualinak baita Klementinak ere emakumeari gizartean zor zaion tokia ematen saiatzen dira bere istorioekin. Espero dut, benetan, lortzea.

  • Idazlea: Adela Turín
  • Irudigilea: Nella Bosnia
  • Generoa: Album ilustratua
  • Gaia: Genero berdintasuna
  • Adina: 8-9
  • Argitaletxea: PAMIELA
  • Edizio urtea: 2013
  • Hizkuntza: Euskera
Arturo eta Klementina