Formatuaren aldetik opari bat da. Soka askatu, arretarekin ireki eta barruan dagoen liburua ateratzea album honen lehenengo sentipenak dira. Samurra, bakuna, sakona, gogorarazlea, irakurtzeko eta begiratzeko altxorra, bai gaur, bai bihar. Ilustrazioak eta testuak egiten duten uztarketa ametsetan murgiltzen gaituzte, irlan zehar bueltak ematen. Album ilustratuetan Compostelako Sari Internazionala jasotako album zoragarria.
- Idazlea: Antonis Papatheodoulou
- Irudigilea: Iris Samartzi
- Generoa: Album ilustratua
- Gaia: Sentimenduak
- Adina: 6-7
- Argitaletxea: PAMIELA
- Edizio urtea: 2017
- Orrialdeak: 30
- Hizkuntza: Euskera


