Badatoz piratak! - John Condon (IBAIZABAL, 2020) · FIRA

Esotopori egozten zaion Artzain gezurtiak azken hamarkada hauetan izan dituen eraldaketen beste bertsio bat dugu oraingoan. Ibaizabalen eskutik datorkigu txikiei zuzendutako album irudiztatu hau, non protagonistak, mendi tontorretik, herriko biztanle guztiak abisatzen dituen behin eta berriro piratak datozela esanez. Ozenean irakurtzeko istorio zirraragarria, marrazki bizi eta koloretsuekin.

  • Idazlea: John Condon
  • Irudigilea: Matt Hunt
  • Generoa: Album ilustratua
  • Adina: 4-5
  • Argitaletxea: IBAIZABAL
  • Edizio urtea: 2020
  • Orrialdeak: 30
  • Hizkuntza: Euskera
Badatoz piratak!