Bahiketa jolas-parkean - Lur Gallastegi (ALAI, 2024) · FIRA

Bahiketa jolas-parkean

Gontzalek Europako jolas-parkerik handienera joateko zozketa irabazi du. Beste hiru lagunekin eta pertsona heldu batekin joan ahal da. Gainontzeko lagunak Boskoren aitari esker sartuko dira parkean, bertako akzionista baita. Atrakzio ezberdinetan dabiltzatela, Garazik neska eta mutila ikusi ditu beraiek zelatatzen eta urduritu egin da. Errusiar mendian eta ur-jauziaren atrakzioan ibili ondoren, Beldurraren etxean sartzea erabakitzen dute. Bertan, Gontzali argazki kamara eta hurrengo eguneko sarrerak dauden poltsa kendu dizkiote eta, are okerrago, Bosko bahitu dute. Kanpinera iristean oharra topatuko dute, zeinean azaltzen dute Boskoren aitaren sinadura behar dutela Bosko askatzeko. Lagun taldeak Bosko askatzeko plana antolatuko dute eta garaile suertatuko dira.

  • Idazlea: Lur Gallastegi
  • Irudigilea: Alai Zubimendi
  • Generoa: Narratiba
  • Gaia: Abentura
  • Adina: 10-11
  • Argitaletxea: ALAI
  • Edizio urtea: 2024
  • Orrialdeak: 128
  • Hizkuntza: Euskera
Bahiketa jolas-parkean