Bala - Paddy Rekalde (DENONARTEAN, 2024) · FIRA

Bala txakurtxoa hizpide izango da biloba eta aitonaren arteko solasaldian. Bilobak Bala zozoa ematen duela dio, eta aitonak ur-zozoa. Bilobak txakurtxoa jende guztiarekin zintzoa dela, katuekin izan ezik, eta aitonak katuak ez direla jendea dio. Eta horrelako burutazioak partekatuko dituzte ondorio borobil batera iristen diren arte. Mitxelenaren irudi koloretsuekin disfrutatzeko istorio alaia.

  • Idazlea: Paddy Rekalde
  • Irudigilea: Jokin Mitxelena
  • Generoa: Ipuinak
  • Adina: 6-7
  • Argitaletxea: DENONARTEAN
  • Edizio urtea: 2024
  • Orrialdeak: 44
  • Hizkuntza: Euskera
Bala