Entzun nahi duenarentzat, egunerokotasuna soinu txikiz beteta dago: esnatzean, gosaltzean, komunean, janztean... Soinu oro poema baten hastapena izan daiteke, irudikatzera gelditu nahi duenarentzat, eta poema bakoitza jolaserako gonbidapen bihurtzen da. Ez gehiago, ez gutxiago.
- Idazlea: Leire Bilbao
- Irudigilea: Maite Mutuberria
- Generoa: Poesia
- Adina: 6-7
- Argitaletxea: PAMIELA
- Edizio urtea: 2021
- Orrialdeak: 128
- Hizkuntza: Euskera


