Xagu txikia kuxkuxero hutsa da. Leku guztietatik bere sudurtxoa sartzen du eta beti galdezka dabil; zer da hau?, eta beste hau…? Baina azkenengo honetan bere jakingura lagunek daramaten pixoihalaren barne zer dagoen jakitea da. Banan-banan, animalia guztiei galdetuko die zer ezkutatzen duten haien troxek; eta noski, bakoitzak nola egiten duen erakutsiko dio: biribil-biribilak batzuk, handiak veste batzuk, bigunak… Jakina, besteek ere Xaguren pixoihala ikusi nahi dute, baina Xagurena garbi-garbia dago! Nola da posible? Ipuin hezigarri eta oso dibertigarria.
- Idazlea: Guido Van Genechten
- Generoa: Album ilustratua
- Adina: 4-5
- Argitaletxea: TTARTTALO
- Edizio urtea: 2016
- Orrialdeak: 32
- Hizkuntza: Euskera


