Urte asko igaro dira Neil Gaimanek Coraline gazteentzako nobela idazten amaitu zuenetik, 20 hain zuzen ere. Baina hori berdin da, eta argitaratu zenetik ez da modaz pasatu, jorratzen duen gai nagusia beldurra baita, gizakiarentzako lehen mailako sentimendua, gizateriaren historia osoan zehar bizirik egon dena. Coralineren beldur handienek mundu paralelo batera eramango gaituzte, non azpimundukoak diruditen protagonistaren gurasoen berdinek benetazko gurasoak bahitzen dituzten. Hauek Coralineren atzetik joango dira azkeneraino. Istorio kezkagarria, tentsioz eta suspensez betea, Aurélie Neyretek egindako ilustrazio ikusgarriekin eta oso edizio zaindu eta koloretsuari esker. Hizkuntza erraz baten bidez inork ezingo dio irakurtzeari utzi.
- Idazlea: Neil Gaiman
- Irudigilea: Aurélie Neyret
- Generoa: Narratiba
- Gaia: Beldurra
- Adina: 12-13
- Argitaletxea: ELKAR
- Edizio urtea: 2021
- Orrialdeak: 170
- Hizkuntza: Euskera


