Gure Tim Bowley maitearen “Ameliak txakur bat nahi du” ipuin kuttuna gogora ekarri gaituen kontaketa dibertigarria. Protagonistak, oraingoan, ez du lortzen bere gurasoek maskota bat etxean onartzea, baina dinosauro bat ezberdina da. Aurkitzen badu, etxean sartu dezake! Baina, dinosauro bat izan eta gero inork ez du nahi beste maskota bat, hain maitagarria den animalia bat da… Ilustrazio politak eta atseginak.
- Idazlea: José Carlos Andrés
- Irudigilea: Ana Sanfelippo
- Generoa: Album ilustratua
- Adina: 6-7
- Argitaletxea: MEZULARI
- Edizio urtea: 2018
- Orrialdeak: 40
- Hizkuntza: Euskera


