Liburu hau irekitzen dugun momentuan bi ikertzaile eroek -Doroteok eta Eliseok-gidatutako abentura batean sartuta ikusiko dugu geure burua. Tximeleta baten atzean hasiko dute ikerketa eta gu, irakurle gisa, haiekin batera joango gara. Itsasoa, basamortua, sabana, ipar poloa eta oihana zeharkatuko ditugu tximeleta berezi honen atzetik, leku bakoitzeko fauna deskubritzen dugun bitartean eta, edozein abenturatan gertatzen den bezala, topatzen ditugun proba eta erronkak gainditu behar izango ditugu bidaiaren amaierara iristeko. Irakurri, ikusi eta ondo pasatzeko liburua.
- Idazlea: Stephan Lomp
- Irudigilea: Stephan Lomp
- Generoa: Album ilustratua
- Adina: 6-7
- Argitaletxea: IBAIZABAL
- Edizio urtea: 2018
- Orrialdeak: 32
- Hizkuntza: Euskera


