Dorre bat zerura bidean - Lorea Nagore (ALUMBRANDO TÚNELES, 2020) · FIRA

Dorre bat zerura bidean

Lau Nafarrek sortutako proiektu interesgarria www.alumbrandotuneles.com,: Lorea Nagore, Bea Menéndez, Almudena Moya eta Patricia Díez. Lan fitxekin, irakasleendako gidekin, txikientzako kamishibai motako irudiekin, eta irakurketa liburu bat non egungo pandemiaren hasieran kokatzen diren, Mikelen, 8 urteko haur bat, eta bere irakasle Mariaren familien bizitzak. Lan bidai zailak, konfinamendua, lagunen, aiton-amonen eta lagun maiteen banantzea. Gaixotasuna, isolamendua edo dolua hobeto ulertzeko eta bizitzeko proposamena. Ilustrazio adierazgarri eta errealistek osatzen dute kontakizuna.

  • Idazlea: Lorea Nagore
  • Irudigilea: Beatriz Menéndez
  • Generoa: Narratiba
  • Gaia: Sentimenduak
  • Adina: 10-11
  • Argitaletxea: ALUMBRANDO TÚNELES
  • Edizio urtea: 2020
  • Orrialdeak: 125
  • Hizkuntza: Euskera
Dorre bat zerura bidean