Azkar! Goazen! Segi-segi! Amaitu! Hauxe da gure egunerokotasuna, baita gure seme-alabena ere. Presio eta estrés maila honi aurre egiteko ezagutzera eman dira erlaxazio teknika desberdinak. Hementxe dugu hain zuzen ere, haurrekin partekatzeko liburu liluragarria; hitz eta mugimenduen bitartez erlaxazio ariketa ezberdinak praktikan jartzekoa, gure gorputzeko atalak ukituz, mugituz, astinduz, mugimendu goxoekin. Irudi ederrak, hitz lasaigarriak, testu motzak eta azalpen zehatzak osatzen dute etxeko txikienekin elkar praktikatzeko liburu hau. Tartetxo bat hartu eta deskonektatu zaitez!
- Idazlea: Anne Crahay
- Irudigilea: Anne Crahay
- Generoa: Album ilustratua
- Adina: 4-5
- Argitaletxea: IBAIZABAL
- Edizio urtea: 2018
- Orrialdeak: 44
- Hizkuntza: Euskera


