Elmer beti txantxetan dabil. Gaur egun haizetsua dabil eta elefante guztiak haitzuloan sartuta, kanpoalderantz begira daude ateratzearen beldur. Baina Elmerrek, gure elefante protagonistak, kanpora ateratzeko ahaikatzen ditu besteak. Peru eta otsoaren ipuinaren antzera, Elmerrek gezurra esango du eta bere lagunak arriskuan jarriko ditu behin eta berriro. Jokabide honek badu bere alde txarra, noski, eta azkenean bere lagunek ez dute sinetsiko eta gure protagonista hegan aterako da txori baten antzera haizeak eramanda. Ondo ikasiko du Elmerrek ikasbidea eta ez du sekulan errepikatuko. David McKeek beti uzten digu irakaspen bat edo beste eta modu samur batez Elmerrekin batera hazitzera gonbidatzen gaitu bere hitz eta irudiekin.
- Idazlea: David McKee
- Irudigilea: David McKee
- Generoa: Album ilustratua
- Adina: 6-7
- Argitaletxea: EREIN
- Edizio urtea: 2020
- Orrialdeak: 20
- Hizkuntza: Euskera


