Emozioak - Alice Le Hénand (IBAIZABAL, 2019) · FIRA

Txikitan oso agerikoak dira emozio guztiak: tristura, beldurra, alaitasuna… eta handitzen garen neurrian, guzti horiek ondo kudeatzen ikasi behar ditugu. Baina bide hau ez dugu bakardadean egiten. Oso gertu baditugu ama, aita, aiton-amonak edo anai-arrebak, bidea erakusteko prest, laguntza emateko prest. Hala eta guztiz ere haientzako ez da lan erraza izaten hainbat egoeren aurrean erantzun egokia ematea, eta horretan datza album irudiztatu hau. Orri bakoitzean emozio bat eta orri zabalgarri bakoitzean bi jokabide. Zein aukeratu? Hauxe duzue etxeko txikienekin elkar irakurtzeko, jolasteko eta ikasteko liburua.

  • Idazlea: Alice Le Hénand
  • Irudigilea: Thierry Bedouet
  • Generoa: Album ilustratua
  • Gaia: Emozioak
  • Adina: 4-5
  • Argitaletxea: IBAIZABAL
  • Edizio urtea: 2019
  • Orrialdeak: 12
  • Hizkuntza: Euskera
Emozioak