Euli bat dut bihotzean - Leire Bilbao (ELKAR, 2013) · FIRA

Euli bat dut bihotzean

Gorka ez da beste mutikoak bezala sentitzen. Ikastea gustatzen zaio, irakurtzea, esperimentuak egitea… desberdin sentitzen da. Baina goiz hartan ispiluan begiratzean, guztiz diferente ikusten du bere burua. Izan ere euli bihurtuta altxatu da ohetik! Bere amak ez du inondik ere ikusten, bere arrebak ez du faltan botatzen eta aitak bere logelan lotan dagoela suposatuz bere zereginekin jarraitzen du. Aitona da begi-zorrotz bakarra; Gorka bere barne munduan gustura ariko dela pentsatzen duen bakarra. Eskerrak mundu honetan Gorka bezalako beste tipo ezberdinak badirela! Ipuin arina eta oso dibertigarria Leire Bilbaok idatzi duena oraingo honetan. Errealitatea eta fantasiarekin jolastuz desberdin sentitzen direnen barne sentimenduak helarazten dizkiguna, Kafkaren Metamorfosia gogora ekarriz.

  • Idazlea: Leire Bilbao
  • Irudigilea: Maite Gurrutxaga
  • Generoa: Narratiba
  • Adina: 10-11
  • Argitaletxea: ELKAR
  • Edizio urtea: 2013
  • Orrialdeak: 78
  • Hizkuntza: Euskera
Euli bat dut bihotzean