Touré, agiririk gabeko burkinafasoar detektibearen zoritxarren emanaldi berria dugu hau. Oraingoan, Ertzaintza orpoz orpo duela, alde egin du eta babesa aurkitu du Nafarroako mendialdean dagoen herri txiki batean; non artzain eginkizunak egiten dituen, jabeak nahi duena ematen dio lan honen truke eta beti baztertua eta gaizki tratatua da. Herriko biztanleen arteko kontu-garbitzeak: motozerra batekin asto bati burua moztu diote eta Tourek aurkitu du erreka barnean kate batez lotuta, abereen lapurretak…; eta azkeneko aldian gertatutako erailketak protagonista beste lur batzuetara alde egitera behartuko dute.
- Idazlea: Jon Arretxe
- Generoa: Narratiba
- Gaia: Eleberri beltza
- Adina: +16 eta helduak
- Argitaletxea: EREIN
- Edizio urtea: 2019
- Orrialdeak: 150
- Hizkuntza: Euskera


