Urtean behin hildakoak gogoratzen ditugu jai egun batean, Gau Beltza deiturikoa. Azken boladan, umeek ere parte handia hartu dute jai honetan eta beldurgarrizko mozorroetan izkutatuta egun berezi honen partaide garrantzitsu bihurtu dira. Mamuak, sorginak, banpiroak eta horrelako izakiak irudikatzen dituzte, baina ez dago oso argi egunak duen esanahi sakona benetan ezagutzen duten. Lur Gallastegiren liburu hau irakurtzen duten gazteek jaia eta misterioaz aparte, bizidunak eta hildakoak elkar lotzen dituen haria topatuko dute eta, agian, ezustekoan, horren desberdinak ez garela konturatu daitezke.
- Idazlea: Lur Gallastegi
- Irudigilea: Pili Aguado
- Generoa: Narratiba
- Adina: 10-11
- Argitaletxea: BEGIKO
- Edizio urtea: 2021
- Orrialdeak: 147
- Hizkuntza: Euskera


