Gixela Maddiren laguna da, hori argi dago. Elkarrekin ederki pasatzen dute; zabuan ibiltzen dira gora eta behera, saltoka baina Gixela oso berezia da, ezberdina. Ez da Maddi bezalakoa, izan ere oso usain ona dauka, entzumen zorrotza eta primeran jotzen du pianoa! Gainera, eskuko hatz erakuslea liburuetako puntutxo batzuen gainetik pasatuz irakurtzen du. Baina hortaz aparte…berdintsuak gara!
- Idazlea: Antton Kazabon
- Irudigilea: Maite Mutuberria
- Generoa: Ipuinak
- Adina: 6-7
- Argitaletxea: IBAIZABAL
- Edizio urtea: 2018
- Orrialdeak: 24
- Hizkuntza: Euskera


