Gretaren lagun onena - Raquel Samitier (DENONARTEAN, 2022) · FIRA

Hamar urte bete zituenetik Greta eta bere lagunik onena –mugikorra- banaezinak dira. Udaberria hasi da baina Gretak bere lagunarekin etxe barruan egon nahi du denbora guztian. Harik eta, egun batean, ispiluan bere isla ikusi eta… aurpegia karratua duela konturatzen da! Amak laguntzeko mendira joango direla esaten dio baina hara iristean gauzak ez dira Gretak espero dituen moduan. Mendian ez dago mugikorra kargatzeko entxuferik! Basoan barna sartu da entxufe bila eta orduan hasiko da benetako abentura.

  • Idazlea: Raquel Samitier
  • Irudigilea: Raquel Samitier
  • Generoa: Album ilustratua
  • Adina: 6-7
  • Argitaletxea: DENONARTEAN
  • Edizio urtea: 2022
  • Orrialdeak: 32
  • Hizkuntza: Euskera
Gretaren lagun onena