Fenomeno naturalei erantzuna emateko hainbat mito sortu dira gure historian zehar. Oraingo honetan, Hartza Handia izar-multzoaren inguruko hauxe dugu. Izan ere, zenbait lekutan, izar-multzo honek orga baten itxura ba omen du eta horren ondorioz Gurdi Handia izenpetu dute. Irudi goxo eta erritmo handiko testu honekin jasotzen dugu mito dibertigarri hau, non lapurreta baten ondorioz, ipuineko pertsonaia guztiak zerura igoko diren bi gaizkileren atzetik korrika. Dirudienez han jarraitzen dute oraindik.
- Idazlea: Jesus Mari Olaizola "Txiliku"
- Irudigilea: Eider Eibar
- Generoa: Ipuinak
- Adina: 6-7
- Argitaletxea: ELKAR
- Edizio urtea: 2020
- Orrialdeak: 32
- Hizkuntza: Euskera


