Arrako amaren baserri zaharrera joan da oporretara eta bere jakin-minak etxeko ganbarara igotzera bultzatu egin du. Hantxe, kutxa zahar batean, bere amonak garai batean iruteko erabili izan zuen zurezko ardatza aurkitu du eta Arrakok bere familiaren historiaren hariari tira egingo dio poliki-poliki gaur eguneraino ekarriz. Historia, Arrakorena bada ere, orain arte isildua (edo isilarazia nolabait) eta ahaztuta izatera kondenatu izan du familia osoak. Baina Arrakok bueltan ekarriko ditu iraganeko mamu guzti horiek eta, haien ezkutalekutik ateraz, deskubrituko ditu bere benetako sustraiak. XXXVII. Lizardi Sariaren irabazleari esker jaso dugu istorio hunkigarri hau, gaurkotasuna eta 1936ko Euskal Herria bateratzeko gai izan dena etengabeko hari single bat ardatz izanik.
XXXVII. Lizardi Saria 2018
- Idazlea: Idoia Garzes Aldazabal
- Irudigilea: Leire Urbeltz
- Generoa: Narratiba
- Gaia: LIZARDI Saria
- Beste gaia: Espainiako guerra zibila
- Adina: 12-13
- Argitaletxea: EREIN
- Edizio urtea: 2019
- Orrialdeak: 140
- Hizkuntza: Euskera


