Rama, hamahiru urteko mutikoa, gurasoekin bizi da Sri Lankan. Familia txiroa da eta lan asko egiten badute ere egoera ez dela inoiz aldatuko ematen du, Ramak amets berezi bat izaten duen arte. Ametsean gizon zahar batek pobreziatik eta ezjakintasunetik ateratzeko bidaia luzea egin beharko duela esaten dio, Txinako Harresi Handiraino hain zuzen. Bidean zentzumen guztiak erne beharko ditu bere etorkizunerako zeharo garrantzitsua bilakatuko den abentura honetan.
Haurtzarotik heldutasunera bidaia honetan, ekialde urruneko zenbait leku eta ohitura ezagutzeko aukera izango dugu.
- Idazlea: Jon Arretxe
- Irudigilea: Cristina Fernández
- Generoa: Narratiba
- Gaia: Abentura
- Beste gaia: Kultura-aniztasuna
- Adina: 12-13
- Argitaletxea: EREIN
- Edizio urtea: 2024
- Orrialdeak: 154
- Hizkuntza: Euskera


