Orduan mundua bitan banatua zegoen. Batetik gizakien mundua zegoen eta bestetik herensugeena. Azken honetan Yomon bizi zen.Bera ez zen herensugea, ume bat baizik. Txikitatik haien lurraldean bizi izan zen eta, nahiz eta ezin harriak haginka txikitu edo ezin zuhaitzak eskuz erauzi, herensuge bihotza zuen aspaldi. Erresuma hartako herensuge bakoitzak ezkata bat eskainia zion kapa bat egin zezan haiek bezala hegan egiteko, baina hau ez zen nahiko; bera herensuge izan nahi zuen. Horretarako gizakien lurraldera bidaiatu beharko du hango erregeei aspaldian oroigarri gisa lapurtutako herensuge atzapar bat, letagin bat, hegoak, orro beldurgarria eta betiereko sua itzultzeko dagokion lekura. Identitatearen bilaketa abenturazko ipuin batean, amets baten lorpena istorio bakar batean. Sei-zazpi urte bitarteko haurrei kontatzeko istorio zirraragarria.
- Idazlea: Sébastien Perez
- Irudigilea: Justine Brax
- Generoa: Album ilustratua
- Adina: 6-7
- Argitaletxea: IBAIZABAL
- Edizio urtea: 2017
- Orrialdeak: 40
- Hizkuntza: Euskera


