Hitz pozoituak - Maite Carranza (EDEBE, 2010) · FIRA

Nire laguna Txemaren eskutik jaso nuen irukurri dudan azken liburua. Orain dela aste pare bat oparitu zidan esanez: “istorio gogorra benetan hemen kontatzen dena; baina, gustatuko zaizu”; eta ez zen okertu. Maite Carranzak kaleratu duen gazte eta helduentzako liburu honen istorioa, Anstetteneko Munstroarena gogoratuko digu. Krudelkeria, indarkeria, bortxaketak, tratu txarrak… gaiztakeriaren labezomorroz beteriko adimeneko gaixoarena. Gizarte modernoaren hipokresia nabarmendu egiten du kontakizun ikaragarri honek.

  • Idazlea: Maite Carranza
  • Generoa: Narratiba
  • Adina: +16 eta helduak
  • Argitaletxea: EDEBE
  • Edizio urtea: 2010
  • Orrialdeak: 253
  • Hizkuntza: Euskera
Hitz pozoituak