Historiaurreko gizakiak sua nola aurkitu zuen primeran azaltzen duen testurik gabe ilustratutako irudi liburua. Ezustea, ziurgabetasuna eta jakingura islatzen dira esperimentazioarekin jolasean ibiltzen den ume batetan. Euren bizitzetan ematen den aldaketa autoreak erabiltzen dituen koloreekin sendotzen da. Txuri eta beltzeko bizitza suaren laranjekin, horiekin eta gorriekin aberastu egiten da. Argia eta beroa iristen dira, basapiztiez babesteko tresnak, elikagaiak egosteko aukera, eta nola ez, unibertso artistiko baten jaiotza. Azkenik, umorea erabilita belaunaldien arteko komunikazioaren bidez denboran salto bat egiten du.
- Idazlea: Daniel Piqueras Fisk
- Irudigilea: Daniel Piqueras Fisk
- Generoa: Eleberri grafikoa
- Adina: 12-13
- Argitaletxea: NARVAL
- Edizio urtea: 2017
- Orrialdeak: 64
- Hizkuntza: Euskera


