Collage moduan eta marrazki zoragarrien bidez azaldutako istorio arin eta hunkigarria. Julia zoriontsu da bere egunerokotasunean, baina bat-batean dena galdu eta hutsune bat geratzen zaio gorputzean. Hutsune horretatik edozein motako munstro, arazo, estimuluak… sartzen zaizkio, eta Juliak era askotako saiakerak egiten ditu hutsune hori estaltzeko. Konturatzen da hutsunea estaltzeko modua bere baitan dagoela eta bere barruko sentimenduei kasu egiten die. Hortik aurrera bere bizitza aldatzen da eta zoriona beste modu batean sentituko du. Erresilientziari buruzko hausnarketa sakona eta dibertigarria.
- Idazlea: Anna Llenas
- Irudigilea: Anna Llenas
- Generoa: Album ilustratua
- Gaia: Sentimenduak
- Adina: 8-9
- Argitaletxea: BARBARA FIORE
- Edizio urtea: 2016
- Orrialdeak: 30
- Hizkuntza: Euskera


