Ibai Gorria - Beatriz Berrocal (IBAIZABAL, 2024) · FIRA

1964. urtea da. Shaka mutikoa Hegoafrikan bizi da bere familiarekin. Ama haurdun dago eta asko maite du. Aitak kakao sail txiki bat dauka. Aitonak iraganeko kontuak kontatzen dizkio, nola zuluek europarren kontra borrokatu zuten haiek bizi ziren lurraldea defendatzeko. Ahal duen guztietan ibaira lagunekin joatea gustatzen zaio Tokioko Olinpiadetan igeriketa lehiaketan parte hartu eta irabazi nahi dutelako. Jende zuria eta beltzen arteko desberdintasunak agerikoak dira. Ezin dira elkarrekin egon eta ezin dute ezer partekatu. Uholdeek herria eta uzta hondatu dituzte. Mandela gartzelaratu dute. Dena okerrera doala ematen duenean, ibaian hondoratutako itsasontzi baten inguruan laguntasuna sortuko da haur beltz eta zurien artean.

  • Idazlea: Beatriz Berrocal
  • Irudigilea: Verónica Aranda
  • Generoa: Narratiba
  • Gaia: Afrikarra
  • Adina: 10-11
  • Argitaletxea: IBAIZABAL
  • Edizio urtea: 2024
  • Orrialdeak: 187
  • Hizkuntza: Euskera
Ibai Gorria