Ibaian behera - Magnus Weightman (TTARTTALO, 2020) · FIRA

Ez dira garai hauek kanpora ateratzeko egokiak, zoritxarrez. Etxean eta etxekoekin egotea tokatzen zaigu, gure ingurukoen osasuna zaindu nahi badugu. Zorionez, liburuak irudimena askatzera datozkigu, berriz ere. Kasu honetan, irudimenaz gain gorputza ere aske dabilela irudituko zaigu abenturan bete-betean sartzera ausartzen bagara behintzat. Untxi talde baten txalupara igo eta haiekin batera bidaia zoragarria egitera gonbidatzen digu egileak, irudi liluragarriz lagunduta. Familian edo bakarka tarte on bat pasatzeko oso gomendagarria.

  • Idazlea: Magnus Weightman
  • Irudigilea: Magnus Weightman
  • Generoa: Album ilustratua
  • Adina: 4-5
  • Argitaletxea: TTARTTALO
  • Edizio urtea: 2020
  • Orrialdeak: 30
  • Hizkuntza: Euskera
Ibaian behera