Kotte, Itzalen Dama, Patxi eta Basajaun aurreko liburuan izandako abenturatik Aparlore itsasontzian itzuli eta Portutxora iristen dira. Orduan, herrikoek ipartarren erasoa jasan dutela enteratzen dira. Ipartarrak uretako erasotzaileak dira baina oraingo honetan basoan barneratu dira Jaun Zuriaren agindupean. Patxi, Kotte, Basajaun eta Itzalen Dama hara abiatu dira, atxilotu duten Eldrid ezkutaria ipartarraren lagun-ohiarekin. Gaitz bat zabaldu da basoan, zuhaitzetara eta baita oihaneko biztanle guztietara ere: galtzagorriak, laminak... Basajaun, bere eskuekin eta zenbait kantuekin, basoko biztanleak sendatzen saiatuko da.
- Idazlea: Urtzi Leonet
- Irudigilea: Iñaki G. Holgado
- Generoa: Narratiba
- Gaia: Euskal mitologia
- Adina: 12-13
- Argitaletxea: ELKAR
- Edizio urtea: 2024
- Orrialdeak: 192
- Hizkuntza: Euskera


