Mutiko xelebrea dugu Jajatxo. Ez da aurreko egunean egin duenaz oroitzen eta, hala ere, egun berria gogotsu hartzen du. Kalera irten eta bata eta bestearekin topatuko da. Batzuek ezaguna dute Jajatxo –nahiz eta berak gogoratu ez-, beste batzuek ez, ordea. Baina hori Jajatxori ez zaio axola eta zenbait egoera berezi gertatuko zaizkio horren inguruan. Jabier Muguruzak era jostagarrian kontatu eta Concetta Probanzak irudiekin ederki lagundutako istorioa. Entzungai Maite Labarbururen ahotsean. Kontatzen duguna garrantzitsua bada, nola kontatzen dugun bereizgarria suerta daiteke.
- Idazlea: Jabier Muguruza
- Irudigilea: Concetta Probanza
- Generoa: Narratiba
- Gaia: Hitz jolasak
- Adina: 8-9
- Argitaletxea: DENONARTEAN
- Edizio urtea: 2023
- Orrialdeak: 48
- Hizkuntza: Euskera


