Joao - Paloma González Rubio (IBAIZABAL, 2022) · FIRA

Itsasoaren magiara eramaten gaituen nobela bizia dugu hau, lehorrean ainguratuta bizi garenontzat hain iradokitzaile eta ezezaguna den mundu horretara hurbiltzen gaituena. Guztiz bizimodu ezberdinak dituzten bi familia kasualitatez elkartzen dira eta, handik aurrera, ezer ez da berdina izango. Istorioaren ildoak aurrera egin ahala protagonistak eraldatu eta irakurlearen bihotzean finkatzen joango dira, larruazala zeharkatu eta arima laztantzen duen istorio baten bitartez. Denok nabigatzea nahiko genukeen itsasontzia dugu hau. Askatasunaren esanahia, bizitzaren atzerapausoak eta gure ekintzen ondorioak pentsatzeko eta sakontzeko liburua, askotan atzera egiteko aukerarik gabe. Behin baino gehiagotan irakurtzeko.

  • Idazlea: Paloma González Rubio
  • Generoa: Narratiba
  • Gaia: Gazte narratibako ALANDAR Saria
  • Adina: 14-15
  • Argitaletxea: IBAIZABAL
  • Edizio urtea: 2022
  • Orrialdeak: 190
  • Hizkuntza: Euskera
Joao