Julen eta Helene bizilagunak dira. Ez dute inoiz elkarrekin hitz egin baina egunero ikusten dute elkar. Julen pozik jartzen da Helene ikusten duen bakoitzean, eta Helenek auzokidearen presentzia estimatzen du leiho ondoan somatzen duenean. Ez dira lagunak baina elkarren eguneroko paisaiaren parte dira. Egunerokotasunaren inguruko istorio xume eta ederra.
- Idazlea: Jabier Muguruza
- Irudigilea: Jokin Mitxelena
- Generoa: Narratiba
- Gaia: Ingurunearekin harremana
- Adina: 8-9
- Argitaletxea: DENONARTEAN
- Edizio urtea: 2025
- Orrialdeak: 44
- Hizkuntza: Euskera


